Jonander Agirre Mikelez
ARKITEKTURA

1704MON Uliako bateriaren irrisgarritasun eta erabilera estudioa

Donostiako ekialdeko punta ‘bukatzera’ zuzendutako hamaika proiekturen porrotaren ondoren, monpaseko puntara hurbiltzeko eskuhartze apalago baten bila abiatzen da proiektua. Bertan dagoen bateria militarraren berreskuraketa eta bertara iristen zen trenbidearen moldaketa proposatzen da Saguesetik abiatuz eta Josetxo Mayorrek Ulia mendian zehar sortutako bideekin lotu arte.

Proiektuaren baitan inguruaren irakurketa bat egiten da, Ulia mendiaren eta Sagueseko eremuaren historian barrena, historian zehar ezerezean geratu diren inposatutako proiektu andana zerrendatuz.

Sustatzailea:
Donostiako Udala

Kolaboratzaileak:
Lurtek Consultores S.L.U.
Haginpe S.L.

Zabaleta 33, behea (AZPI)
20002 Donostia - San Sebastian

→ 
contact(at)jonanderagirre.eus
→ 
+34 615 712 049

Diseinua

→ 
FFraca (design office)

Web garapena

→ 
DG2C estudio

Jonander Agirre Mikelez Donostian errotutako arkitektoa da, bere jarduera ezagutza anitzetatik abiatuta eta modu lokalean garatzen duena.

Arkitektura, guztiarengan eragiten duen eta guztiaren eragina jasotzen duen praktikatzat jotzen du eta, ondorioz, ezagutza zabalak eta inplikazioa eskatzen duen praktika gisa ulertzen du.

Hori dela eta bere proiektuen artean, altzariak, idatziak, eraikinak, hirigintza proiektuak, liburuak edo filmak daude eta bere lan gehienak eragile desberdinekin elkarlanean garatzen ditu, hala nola arkitektoak, artistak, diseinatzaileak, instituzioak edo herri-mugimenduak.

Web orri hau Jonander Agirre Mikelezen lanen pilaketa bat da, denboran zehar pilatzen jarraitzeko garatua.

Jonander Agirre Mikelez Donostian errotutako arkitektoa da, bere jarduera ezagutza anitzetatik abiatuta eta modu lokalean garatzen duena.

Web orri hau Jonander Agirre Mikelezen lanen pilaketa bat da, denboran zehar pilatzen jarraitzeko garatua.