Jonander Agirre Mikelez
ARKITEKTURA

1712TXO Txomin-Eneako ekipamendu berrirako lehiaketa

Igor Muñoz Tobalinarekin elkarlanean

Txomin-Enea auzo berri gisa eraiki dute. Orain dela hamar urte zenarekin ez du zerikusirik.

Lehiaketa Arteleku zegoen orubean auzoarentzako ekipamenduak proposatzeko eskatzen du, auzo berriaren espazio publiko nagusiarekin batera.

Proposamenak inguruan geratzen diren iraganaren erreferentzia eskasekin lan egiten du eta zeharkako mugimendu bat bultzatzen du, bertako partzelazioari jarraikiz eta auzoaren berezko linealitatea hautsiz. Eraikinak auzoarentzako kultur eta kirol zerbitzuak biltzen ditu.

Zabaleta 33, behea (AZPI)
20002 Donostia - San Sebastian

→ 
contact(at)jonanderagirre.eus
→ 
+34 615 712 049

Diseinua

→ 
FFraca (design office)

Web garapena

→ 
DG2C estudio

Jonander Agirre Mikelez Donostian errotutako arkitektoa da, bere jarduera ezagutza anitzetatik abiatuta eta modu lokalean garatzen duena.

Arkitektura, guztiarengan eragiten duen eta guztiaren eragina jasotzen duen praktikatzat jotzen du eta, ondorioz, ezagutza zabalak eta inplikazioa eskatzen duen praktika gisa ulertzen du.

Hori dela eta bere proiektuen artean, altzariak, idatziak, eraikinak, hirigintza proiektuak, liburuak edo filmak daude eta bere lan gehienak eragile desberdinekin elkarlanean garatzen ditu, hala nola arkitektoak, artistak, diseinatzaileak, instituzioak edo herri-mugimenduak.

Web orri hau Jonander Agirre Mikelezen lanen pilaketa bat da, denboran zehar pilatzen jarraitzeko garatua.

Jonander Agirre Mikelez Donostian errotutako arkitektoa da, bere jarduera ezagutza anitzetatik abiatuta eta modu lokalean garatzen duena.

Web orri hau Jonander Agirre Mikelezen lanen pilaketa bat da, denboran zehar pilatzen jarraitzeko garatua.