Jonander Agirre Mikelez
ARKITEKTURA

2002ADI Etxebizitza kooperatiboentzako aurreproiektua Donostian

JUNTURA eta LZBrekin elkarlanean.

AƱorga txikiko orube batean erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatiboen ereduaren mugak eta aukerak aztertzeko proiektua. Bertan 48 etxebizitza proposatzen dira matrize sistema batean antolatuta, beste hainbat orubetan zabaldu ahal izateko sistema bat sortuz. Espazioak publikotik pribatura mailakatzen dira eraikinean zehar, harreman anitzetarako lekuak sortuz.

Donostiako Udala, Abaraska eta Elkarbideanek bultzatutako proiektu bat, Adinberri proiektuaren baitan.

Mundaiz 14, behea (AZPI)
20012 Donostia - San Sebastian

→ 
contact(at)jonanderagirre.eus
→ 
+34 615 712 049

Diseinua

→ 
FFraca (design office)

Web garapena

→ 
DG2C estudio

Jonander Agirre Mikelez Donostian errotutako arkitektoa da, bere jarduera ezagutza anitzetatik abiatuta eta modu lokalean garatzen duena.

Arkitektura, guztiarengan eragiten duen eta guztiaren eragina jasotzen duen praktikatzat jotzen du eta, ondorioz, ezagutza zabalak eta inplikazioa eskatzen duen praktika gisa ulertzen du.

Hori dela eta bere proiektuen artean, altzariak, idatziak, eraikinak, hirigintza proiektuak, liburuak edo filmak daude eta bere lan gehienak eragile desberdinekin elkarlanean garatzen ditu, hala nola arkitektoak, artistak, diseinatzaileak, instituzioak edo herri-mugimenduak.

Web orri hau Jonander Agirre Mikelezen lanen pilaketa bat da, denboran zehar pilatzen jarraitzeko garatua.

Jonander Agirre Mikelez Donostian errotutako arkitektoa da, bere jarduera ezagutza anitzetatik abiatuta eta modu lokalean garatzen duena.

Web orri hau Jonander Agirre Mikelezen lanen pilaketa bat da, denboran zehar pilatzen jarraitzeko garatua.