Jonander Agirre Mikelez
ARKITEKTURA

1906ETX Etxekonak Adinekoentzako etxebizitza kooperatiba Iruñean

Juntura Kooperatibarekin elkarlanean.

Etxekonak proiektua Iruñean adinekoentzako etxebizitza kooperatiboak egiteko egitasmoa da. Udalak esleitutako orubea aztertzeko lehen azterketak egiteko aurreproiektua da hau.

Orubea Iruñako Donibane auzoaren iparraldeko mugan dago kokatua, dentsitate gutxiko etxebizitzez inguraturik. Proposatutako eraikinak etxe hauetatik aldendu egiten da iparraldeko eta mendebaldeko limiteak betez, patioak kokatuz etxebizitzetatik aldentzeko.

Bi tipologiez osaturiko eraikina hegoalde eta patioetara irekitzen diren korridore zabalez komunikatu egiten da, hauek bizilagunen arteko elkartzeko lekua bihurtuz. Eraikina hiru komunikazio nukleokin egituratzen da, hauetatik hurbil espazio amankomunak kokatzen direlarik.

Sustatzailea: Etxekonak Bat Sociedad Cooperativa.

Zabaleta 33, behea (AZPI)
20002 Donostia - San Sebastian

→ 
contact(at)jonanderagirre.eus
→ 
+34 615 712 049

Diseinua

→ 
FFraca (design office)

Web garapena

→ 
DG2C estudio

Jonander Agirre Mikelez Donostian errotutako arkitektoa da, bere jarduera ezagutza anitzetatik abiatuta eta modu lokalean garatzen duena.

Arkitektura, guztiarengan eragiten duen eta guztiaren eragina jasotzen duen praktikatzat jotzen du eta, ondorioz, ezagutza zabalak eta inplikazioa eskatzen duen praktika gisa ulertzen du.

Hori dela eta bere proiektuen artean, altzariak, idatziak, eraikinak, hirigintza proiektuak, liburuak edo filmak daude eta bere lan gehienak eragile desberdinekin elkarlanean garatzen ditu, hala nola arkitektoak, artistak, diseinatzaileak, instituzioak edo herri-mugimenduak.

Web orri hau Jonander Agirre Mikelezen lanen pilaketa bat da, denboran zehar pilatzen jarraitzeko garatua.

Jonander Agirre Mikelez Donostian errotutako arkitektoa da, bere jarduera ezagutza anitzetatik abiatuta eta modu lokalean garatzen duena.

Web orri hau Jonander Agirre Mikelezen lanen pilaketa bat da, denboran zehar pilatzen jarraitzeko garatua.